Sporting-Osasuna: Bide egokiaren atzetik

 Igandea 17.00/ Molinon / +QueTele ( Asturias)

Iñak Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

SporOsaOsaSpor

Sailkapenaren gorako partera eramango duen bidea aurkitu nahian dabil talde iruindarra, formula , ordea, ez da aurkitzen erraza. Gora-behera handiko denboraldia bizitzen ari da osasuna, taldearen mailak lehenengo jardunaldian Bartzelona B taldearen aurka bikain jokatu eta gero behera egin baitu nabarmen. Egoera, baina, azken jardunaldietan asko okertu zuen. Defentsan huts larriak goiko jokalarien maila bikainarekin tartekatzen ziren batzuetan, beste batzuetan, aldiz, taldea kaskar ibili izan da eraso eta defentsa jokaldietan. Teneriferen aurkako partidua ordea bestelakoa izan zen. Aste honetako neurketa teorikoki lehenengo mailara igotzeko borrokan egon beharko luketen bi taldeena da, Sporting lehen postuetatik gertu dagoen bitartean Osasunak azken garaipena eta gero bere egoera hobetu du baina goiran egoteko urrun oraindik ere. Igotzeko aukerak alde batera utzi dituzte jada zale gorritxo askok et askok.

Denboraldiaren laurdenera iritsi gara jada, eta nahiz eta oraindik ere ez dagoen igoera zuzeneko postuetan Gijoneko Sporting denboraldi txukuna egiten ari dela esan genezake. Laugarren postuan aurkitzen da talde Asturiarra 17 punturekin, Gironak, liderra, 20 puntu dituen bitartean Las Palmas eta Valladolid aurkitzen dira bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren, 18 puntutara berdinduta. Sporting-en atzetik, play off postuetan, Ponferradina eta Rekratibo daude 16 puntutara berdinduta.

Osasuna 14.postuan dugu 11 puntu eskasekin, Alavesek baino bat gutxiago izanda eta play off postuetatik 5 puntura. Azken garaipenak gauzak hobeto prestatzeko arnas apur bat eman arren, denboraldi hasieran piztutako ilusioak dezepziori utzi dio lekua.

Bederatzigarren jardunaldian Osasunak Tenerife hartu zuen Sadar futbol zelaian. Denboraldian zehar Osasunak aurrean izan duen arerio kaskarrena, eta hala ere talde gorritxoa ezinean ibili zen. Defentsa ez zen aurreko egunetan bezain gaizki ibili, baina jada psikologikoak diren hutsak etengabe errepikatzen ditu, kornerrak oso gaizki defendatzea da adibiderik argiena. Erasoan ez zen beste batzuetan bezain fin ibili, Nekounamek eta Loek defentsan lan eskerga egin zuten baina ez zioten sakontasunik eman taldearen jokoari. Cedrickek, bestalde, ere ez zuen bere maila onena erakutsi. Hegaletik saiatu arren,  kanarietako defentsak ondo zaindu zuen kongotarra. Nekounamek eta Loek taldeari eman ez zioten sakontasuna Ninok eman nahi izan zion. Ansarifard-ek hartu zuen azken jokalari izateko erreferentzia eta irandarra ez zen gaizki ibili. Teneriferen lehen gola korner batean iritsi zen, Tenerifeko hiru jokalarik area barruan ukitu ostean. Lehen zatiko azken minutuan Nekounamek penaltiz berdinketa lortu zuen. Penaltiz sartu zuen gola Vitolok, berriro ere Tenerife markagailuan aurreratuz. Osasunak jada neurketak ihes egin zionaren sentsazioa eman zion. Kodrok lehenik eta behin asistentzia eman zuen Ninok berdinketa jarri zezan. Azken minutuan, Kodrok garaipenaren gola eskuratu zuen Roberto atezainaren huts bati esker.

Huelvan, Rekreatibok gogoz ekin zion norgehiagokari. Gijongo taldea bere area barruan setiatu zuten Huelvakoek,  lehenengo minutuetan zenbait falta eta erdiraketa arriskutsu eginez. Gerturaketa arriskutsu horietako batean Joseluk( 41.min) etxeko taldearen gola eskuratu zuen. Jonyk, ordea zazpigarren minuturako sartua zuen Sportingo taldearen lehen gola, falta jaurtiketa bikain batean. Baloia Sporting-en esku egonda ere, Rekreatibok arrikus handia sortzen zuen kanpotarren zelaia zapaltzen zuen guztietan. Joseluk, berdinketa artu aurretik, pare bat abagune izan zituen banakoa egiteko. Bigarren zatian indarrak orekatu egin ziren eta azken minutuetararte ez zen aparteko aukerarik ikusi ahal izan. Berdinketa justua izan zen sailakpenaren goiko partean dauden bi taldeentzat.

Altak eta bajak

Alcorconeko partiduan txartel gorria ikusi ondoren De las Cuevas seguruenik deialdira itzuliko da. Javi Flaño, ordea, bi neurketako zigorra jaso zuenez aste honetan ere ez da Urbanen aginduetara egongo. Teneriferen aurkako  partiduan Raoul Loek eta Ansarifard-ek ezustekoa izan zuen. Loek sudurreran mikro-haustura bat izan arren ez du aste hontako norgehiagoka jokatzeko arazorik izanen, are gehiago maskarik gabe jokatuko duela jakin izan da. Ansarifardek txorkatilean min hartu zuen neurketako azken minutetan, hala ere, aste osoan zehar taldearekin jardun da. Azken orduetan Nekounamek min hartu du eta agian hamaikakoan bere lekua Merinok hartu dezake.

Deialdiak

Osasuna:Ez da deialdia argitaratu Entrenatzaiela: Jan Urban

Sporting: Ez da deialdia argitaratu Entrenatzailea: Abelardo Fernandez

Epailea: Eiriz Mata

  1. Jardunaldiko laburpenak

https://www.youtube.com/watch?v=lGQVZLPj-Vk

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s