Ikusmiran| 9. Jardunaldia

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

AURRERAPEN EGOKIA

Ezbairik gabe, Kenan Kodro izan zen larunbateko neurketako protagonista nagusia. 74.minutuan zelairatu zen, Osasuna markagailuan atzetik zihoanean, eta asistentzia eta gol bana eginda partida goitik behera aldatu zuen. Bi eta bikoan Ninori emaniko pasea benetan ederra izan zen, klase handikoa. Zaragozaren aurka ere erakutsi zuen area barruan pase zorrotzak ematen  jokalari abila dela (kasu honetan De las Cuevasi eman zion pasea, honek banakoa egin zezan). Oraindik ez du minutu askorik jokatu, baino larunbatekoak bezalako zertzeladekin Urbanen konfiantza irabaziz joango da.

Featured image

HOBETU BEHARRA

Beste behin ere, Sisi ezinean ibili zen. Fisikoki ez dago puntu puntuan, eta igartzen zaio. Jokalari oso desorekagarria izan arren, albazetekoa arerioak atzean ezin utzi dabil. Borrokalari sena dauka, eta partidan osoan zehar batetik bestera korrika ibiltzen da, baina horrekin ez da nahikoa, batez ere bere benetako maila zein den kontuan hartzen badugu. Lerro artean jokatzeko duen distira berreskuratzen ez duen bitartean, Urbanek hamaikakotik atera beharko luke.

23654

BATAZ BESTEKO PUNTUAZIOAK

Raoul Loek jarraitzen du bataz bestekorik onena izaten. Nino berriz ere bigarren postuan da,neurketa polita egin ostean. Bestalde, azkeneko postuan Cadamurok jarraitzen du, jardunalditik jardunaldira ez baitu hobera egin.
(Saiakapen honetan hitzometroan emandako puntuazioak hartzen dira kontuan, batez bestekoa eginez. Ez da kontuan hartzen jokalari bakoitzak jokatu duen partidu kopurua).

1.- RAOUL LOE: 7,1

2.- NINO: 6,9


18.- MIGUEL FLAÑO: 4

19.- CADAMURO: 3,5

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s