Goikoetxeak Osasunaren planteamendua Parlamentuan azalduko du

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Nafarroako Ogasun, Ekonomia, Lan eta Industria kontseilaria den Lourdes Goikoetxeak Osasunak Ogasunarekin duen zorra kitatzeko aurkeztutako plana azalduko du Parlamentuko komisioan. Joan zen astean Zabaletak gidatzen duen Kudeaketa Batzordeak Sadar eta Taxoare Gobernuari igortzea proposatu zuen, klubak Ogasunarekin duen zorra kitatze aldera. Planteamendua alderdi politiko guztiei helarazi zaie, eta hauek, Osasunaren arazoei irtenbidea emateko jarrera erakutsi duten arren, Gobernuak azalpenak eman ditzan nahi dute, planaren inguruan mintzatu ahal izateko benetan gertatu dena jakin nahi baitute.

Goikoetxearen agerpena PPNk eskatu du. Alderdi honen arabera, funtsezkoa da Gobernua talde iruindarrak eginiko planteamenduaren inguruan mintzatzea, “exekutiboak baitaki zorra benetan zenbatekoa den eta Osasunak egindako proposamena bideragarria den edo ez”. Bilduko bozeramaile Maiorga Ramirezek, bere aldetik, bere alderdia talde gorritxoaren egoera konpontzearen alde dagoela adierazi du, baina horretarako, Ramirezen aburuz, azken urteetan gertatu denaren inguruko informazioa edukitzea behar beharrezkoa da. Honen esanetan, gainera, Gobernuaren zein taldearen barruan erantzukizunak bilatu behar dira, “zorra ez baita ezerezetik sortu”.

Larreak bazkideei erantzun die

Osasunak aukera eman die bazkideei Angel Larrea Kudeaketa Batzordeko kideari aipatutako planteamenduaren inguruan galderak egiteko. Galderak twitter bidez egin dituzte, #OsasunaPropone traola erabiliz. Bazkideek egoera ekonomikoarekiko kezka adierazi dute, eta autobus zerbitzuaz eta hegoaldeko harmailaren egoeraz ere galdetu dute.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s