Hitzometroa| Osasuna-Tenerife

Gutxigatik gainditu zuten Teneriferen aurkako neurketa osasunako jokalari gehienek. Taldeak itxura ahula erakutsi zuen tenerife bezalako talde kaxkar baten aurka. Defentsak beste behin gorriak ikusi zituen arriskua urruntzerako orduan. Aurrelari eta erdilariak  ez ziren gaizki ibili, baina aurten jada erakutsi duten mailatik urrun ibili ziren gehienak. Taldeak sakontasun falta argia erakutsi zuen; azken pasea ematen duen jokalariaren beharra dago. Jaurtiketa gutxi egin ziren eta azkeneko gola zortearekin lortu zuten Urbanenek. Pausu bat aurrera eman du talde gorritxoak, baina zalegoa ez dago lasai taldeak transmititzen dituen senstazioekin.

Santamaria

6| Teneriferen goletan ezer gutxi egin zezakeen atezain nafarrak. Lan gutxi izan bazuen ere bigarren zatian geldiketa ona lortu eta aurreko astean erakutsi zuen tentsio falta konpontzeko bidean jarri zen uneoro ongi kokatu egon zelarik.

Echaide

5| Teneriferen aurka hegalera itzuli zen Echaide. Erdiraketa arriskutsuak egitea lortu zuen hegalean gora eta behera etengabe aritu zelarik. Bigarren zatian bere maila jatsi zuen eta  penalti inozo bat ere egin zuen. Zentral lanetan erosoago sentitzen dela argi dago.

D.Garcia

6| Flañorekin  batera zentralen bikoa osatu zuen promesaseko jokalari gazteak. Goitik zetozen baloiak ondo mozteaz gain ez zuen lan askorik izan Ifranekin. Zentzugabeko zenbait baloi ere galdu zituen.

M.Flaño

5| Kapitainaren denboraldi hasieraren isla izan zen Teneriferen aurkakoa. Zentzurik gabeko zenbait baloi galtzeaz gain, baloiak urruntzen ere ez zen batere fin ibili. Denfentsa eta taldeko liderra izan beharko luke.

Cadamuro

4| Beste behin defentsako jokalari kaxkarrena izan zen Cadamuro. Hegalean egindako egoeretan erdiraketa pare bat egitea lortu bazuen ere atzealdean huts nabarmenak egiten ditu. Lekua erraz galdetzen duen horietakoa da, eta defentsak asko sufritzen du zuloa estaltzeko.

Loe

7| Defentsan laguntzea eta baloia berreskuratzea dira bere lanak, eta beste behin ongi bete zuen bere eginkizuna. Hala ere, eraso jokaldietan  eta baloia mugitzerakoan ez zen fin ibili.

Nekounam

6| Aurretik jokatutako partidu guztietan baino hobeto ibili arren, irandarra bere mailatik oso urrun dago. Baloiaren zirkulazioa bere kargu egon zen baina ez zuen eraso jokaldietan sakontasunik ematea lortu.

Sisi

5| bere mailatik oso urrun dago oraindik ere. Saiatu saiatu zen baina ez zitzaizkion gauzak espero bezain ondo atera. Hegalean gora eta behera aritu zen, baina ez zuen bere defentsa gainditu eta neurketa apurtzea lortu.

Cedrick

5| Ohi bezala hegalean kilometro eta lasterketa egin zituen ziur asko kongotarrak. Beste egun batzuetan erakutsitako maila ezin izan zuen erakutsi teneriferen aurka. Bigarren minutuan erabat itzalirik egon zen.

Nino

8| Beste behin taldeko jokalari onena edo onenetarikoa izan zen. Baloia mugitzen laguntzen saiatu zen azken jokalariaren erreferentzia Ansarifard-i utzi ziolarik. Hala ere, osasunako erasoko jokaldi arriskutsuenen protagonista izan zen. Osasunaren golak badu izena.

Ansarifard

7| Lan eskerga handia egiteaz gain taldearen erreferentzia izaten saiatu zen. Gol bat sartzea ere lortu zuen baina epaileak jokoz kanpokoa adierazi zuen. Ninoren golean baloia hanka artetik pasatzen utzi eta defentsak arrastatu zituen Ninorentzako abagunea sortuz. Min hartuta amaitu zuen neurketa.

Kodro

8| Partidua puskatu zuen jokalaria izan zen. Ninori asistentzia emateaz gain, 3-2koa ezarri zuen gola eskuratu zuen 93.minutuan Tenerifeko atezain Robertoren laguntzarekin. 15 minutu eskasetan egin zuen hori dena, jokalari gaztearen denboraldiko minutu onenak.

Torres

N.G.( Notarik gabe)| Ezer gutxi egin ahal izan zuen zelaian eman zituen 10 minutu eskasetan.

Onwu

N.G. (Notarik gabe)| 94. Minutuan atera zen eta ez zuen baloirik ukitu.

Urban

6| taldeak beste behin ez zuen irudi onik eman. Ansarifard hamaikakoan izatea sorpresa izan zen baina irandarra ondo ibili zen. Aldaketetan begi ona izan zuen Kodrok puskatu baitzuen neurketa. Zalegoa haserre agertu zen entrenatzaile poloniarrarekin, aldaketak berandu egitea egotzita.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s