Akatsez beteriko garaipena

Joko gutxi, defentsako hutsak eta akaberako euforia izan ziren Osasunak lortutako garaipenetik nabarmendu daitekeena.  93. minutuan lortu zuen garaipena talde gorritxoak, Tenerifeko atezainaren huts handi bati esker Kodrok gola sartu zuenean. Garaipena azken finean, baina taldearen joko kaxkarra eta defentsa arazoak estali ezin dituen garaipena, bigarren mailako ohiko eskemetariko bat; ondo jokatu gabe, gogoen eta nahiaren eraginez irabaztea. Neurketaren zati handi batean baloia gorritxoen kontrolpean egon bazen ere, iruindarrek ez zuten erasoko jokaldia arriskutsurik sortzea lortu. Defentsa, beste behin, taldearentzako lasta izan zen, batik bat geldikako jokaldietan.

 

Ezustekoa izan zen nagusi Urbanek zelairatutako hamaikakoan. Etxean jokatutako neurketetan ohikoak ziren Merino eta Roberto Torresek Nekounam eta Karim Ansarifardi lekua utzi zieten hasierako hamaikakoan. Joko kaxkar eta aukerarik gabekoa nagusitu zen berdegunean, bi taldeek sailkapenean bizi zuten egoeragatik baldintzatutako norgehiagoka izan zen. Merino aulkian geratzen denean taldeak baloia atzetik jokatuta ateratzekozailtasunak  erakusten ditu, Nekounamek ez baitu oraindik bere mailarik onena erakutsi eta Raoul Loek beste funtsezko eginkizun bat duelako. Gauzak horrela, taldeari sakontasuna faltaren zantzuak eman zituen, baloia alde batetik bestera mugitzen saiatu zen baina ez zuen arrisku handirik sortu Roberto Tenerifeko atezainaren aurrean. Baloiaren jabetza eta zirkulazioarekin batera pase errazetan egindako hutsak aipagarri izan ziren.

Tenerifek, osasunak izan duen aurkari ahulena seguru asko, ideiarik gabeko talde kaxkarraren irudia utzi zuen neurketa ikusi ahal izan zuen edonorentzat. Hala ere, Osasunak gogotik lan egin behar izan zuen partidua aurrera atera eta garaipena lortu ahal izateko. Taldea ahula izanagatik ere, Tenerifek osasunaren ahulezi nabarmenean hondeatu nahi izan zuen, lehenengo hogei minutuetan zortzi erdiraketa egin zituztelarik. Gorriak ikusi behar izan zituzten Osasunako jokalariek erdiratutako baloi horiek urrundu ahal izateko, urduritasuna zale eta jokalarien jabe bakarra bihurtu zelarik. Izan ere, Osasunako defentsaren orban ilunena hori baita, geldikako jokaldiak eta erdiraketak gelditzean makal ibili dira denboraldian zehar Urbanen jokalariek.

Osasunak baloia alde batetik bestera mugitzen zuen, Ansarifard gogotsu ibili zen bitartean Ninok baloia zentzuz mugitzen lagundu zien bi euskarriei. Hegaleko atzelari gorritxoak behin eta berriz hurbildu ziren Tenerifeko zelaira baina erdiraketa egokiak gutxi izan ziren. Momentu batzuetan osasunak irletako taldea bere arearen inguruan setiatzea lortu zuen, baina jaurtiketarik gabe ez dago gola sartzerik. Cedrick gogotsu ibili izanagatik ere,  azken metroetan ez zen Mallorkaren aurkako partiduan bezain fin ibili. Hasierako hamaikakoan ateratzen denean sorpresarako aukera gutxiago du kongotarrak, defentsak nekatuta daudenean buruhauste bilakatzen baita.

Echaideren erdiraketa bat – Ninok gutxigatik errematatu ez zuena- eta Ninoren bi jaurtiketa izan zen osasunaren gerturatze arriskutsuena lehenengo zati osoan. 36.minutuan, ordea, mamuak berdegunera itzuli ziren. Korner jaurtiketa batean jokalari batek baloia ukitu eta bigarren zutoinean Aitor Sanz bakarrik agertu zen buruz baloia sareetara bidaltzeko. Huts eta bat. Kolpe gogorra izan zen osasunarentzat. Bederatzi minutu baina zertxobait gehiago geratzen ziren lehenengo zatia amaitzeko, eta osasunak gogotsu ekin zion berdinketa lortzeari. 45. minutuan zalegoa erotu egin zen epaileak Nekounami egindako penalti bat adierazi zuenean. Asko protestatu zuten kanpotarrek penaltia. Nekounamek berak gola sartu  eta banako markagailuarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatiko lehenengo aukera Ifranek huts egin ondoren Osasunak aukera paregabea izan zuen markagailua bere alde jartzeko. Echaidek erdiraketa jaurti ostean, Nino – Tenerifeko defentsak oso gaizki bota zuen jokoz kanpoko marra- Robertoren aurrean bakarrik geratu zen. Zaleen ezusterako, Roberto atezainak geratu zen. Nino betiko moduan ibili zen, lanerako eta laguntzeko prest. Laguntzeko prest eta ondoren erakutsiko zuen bezala gol sen handiarekin.

Azken hamabost minutuak iritsi arte ezer gutxi gertatu zen berdegunean. Ansarifardek  gola sartu bazuen ere, epaileak ongi adierazi zuen joko kanpokoa. 75. Minutuan Echaidek area barruan Raul Camara ukitu eta Vitolok 1-2koa jarri zuen markagailuan. Osasunak Mallorkaren aurkako erakutsitako grinari heldu zion. 78. Minutuan – Kodrok 4 minutu zeramatzan berdegunean- Errealetik etorritako jokalariak baloia area barrura azpitik bidali zuen, Ansarifardek arraste mugimendu bikaina egin eta Nino atzetik agertu zen baloia sareetara bidaltzeko. 2-2 markagailuan. Azken hamar minutuetan bete beterik sartuta, Sisi kendu eta Roberto Torres zelairatu zuen entrenatzaile poloniarrak. Tenerifek beldurra sartu zuen gorputzean pare bat aukerekin, baina inork espero ez zuenean Kodrok osasunaren hirugarren gola lortu zuen. Echaidek baloia erdiratu eta Kodro lurrera bota zen baloia errematatzeko. Hasiera batean erremateak ez zuen arrisku handirik baina Roberto atezainari ihes egin eta baloia poliki poliki sare barruan geratu zen. Eztanda egin zuen Sadarrek, 93. Minutua zen. Partidako azken minutuan 2 puntu berreskuratu zituen osasunak.

Jokorik gabeko partidua izan zen, Tenerife bezalako talde ahul batean osasunak irudi txarra eman zuelarik. Hala ere, osasunaren bolada txarra ikusita puntuak pilatzea jokoa baino garrantzitsuagoa da.

FITXA TEKNIKOA

Osasuna:  Santamaria, Echaide, D.Garcia, M.Flaño, Cadamuro, Loe, Nekounam, Cedrick(Kodro, 74m), Sisi(Torres, 87), Ansarifard(Onwu,95) eta Nino.

Tenerife: Roberto, Moyano, Alvarez, Ruiz, Albizua(Camara, 27m), Sanz, Vitolo, Ricardo, Cristo Martin, Suso(M.Perez,79m) eta Ifran(Guarrotxena,57m).

Golak: 0-1 Aitor Sanz, 36m: 1-1 Nekounam, 45m: 1-2 Vitolo, 74m: 2-2 Nino, 78m: 3-2 Kodro, 93m.

Epailea: Valdes Aller. Txartel horiak Osasunako Cadamuro eta Echaideri eta Tenerifeko Moyano, Camara, Vitolo eta Carlos Ruiz-i.

Bestelakoak: 13.063 ikuslea Sadar futbol zelaian.

Laburpena: https://www.youtube.com/watch?v=5YcZlo7isd8

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s