Osasuna-Tenerife: odolusteari amaiera emateko abagunea

Larunbata 20:00/Sadar/LaLiga TV

Balizko hamaikakoak

OsasunaTenerife

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Larunbatean hil ala biziko partida jokatuko du Osasunak. Jarraian hiru partida galduta, 16.postuan dira gorritxoak, zortzi puntu eskasekin. Igoeraren ametsa ia baztertuta, helburu berria Bigarren Mailan geratzea bihurtu da, jaitsiera postuak puntu bakar batera baitituzte. Udan zehar taldearen inguruan sekulako aurreikuspenak sortu ziren, baina jardunaldien joanarekin batera errealitatea bere modurik gordinenean agertu zaie gorritxoei:  taldeak ez du ez dirurik, ez jokorik, ezta kemenik ere.

Egoera horretan, larunbateko  neurketan garaipena ez den beste emaitzarik ezin daiteke lortu. Gorritxoak Alcorconen porrot oso gogor bat jasotzetik datoz, bi eta huts galduta. Baina okerrena ez da markagailua, taldeak erakutsi zuen jarrera baizik. Intentsitate falta nabarmena somatu zitzaien hasiera hasieratik (horren erakusle da lehenengo minutuan gola jaso izana), eta zilarrezko mailan hori egiteak gutxienez hiru puntuak ez lortzea suposatzen du. Defentsan, beste behin, oso makal ibili ziren, aireko jokaldietan dituzten gabeziak agerian utziz, eta erasoan egun oso txarra izan zuten (norgehiagoka osoan ez zuten aurkako atera behin ere jaurti).

Aipatutakoez landa, joan zen igandeko partidan izandako arazo handienetako bat baja kopuru handia izan zen. Jardunaldi honetako neurketari begira, Urbanek berriz ere nazioarteko partidetan ibilitako jokalariak eskuragarri izanen ditu. Bestalde, Javier Flaño eta De las Cuevas ez ditu eskuragarri izanen, Alcorconen aurka ikusitako txartel gorriengatik. Lehenengoari bi partiduko santzioa jarri diote; bigarrenari, bere aldetik, partidu bakarrekoa. Urbanek Miguel de Las Cuevasen ordezkaria bilatzeko ez du arazo handirik izanen. Bai, ordea, Flañorena bilatzeko. Izan ere, bera da erabilgarri dagoen taldeko eskuin hegal bakarra.

Osasunak kinka larrian dagoen Tenerife izango du arerio. Alvaro Cervera-ren gizonak puntuak ezin pilatu dabiltza, eta zaleak dagoeneko entrenatzailearen dimisioa eskatzen hasiak dira. Heliodoron Recreativoren aurka galduta jaitsiera postuetan dira Tenerifekoak. Zazpi puntu dituzte, gorritxoek baino bat gutxiago, beraz, motibazioz gainezka iritsiko dira larunbateko partidara. Kanariarrek gol falta nabarmena erakutsi dute orain arte jokatu diren zortzi partidetan (Bigarren Mailan gol gutxien sartu duen bigarren taldea da), baina Osasunaren gabezia defentsiboez baliatuta pare bat gol sartu eta hiru puntuak lortzeko asmoz etorriko dira Iruñera.

Gauzak horrela, hiru puntuek arnasa hartzeko aukera emango liokete talde iruindarrari. Partida irabazteko faboritoa, printzipioz, Osasuna da, talde sendoagoa baitu eta, gainera, etxean jokatuta zaleen babesa -beti bezala- alde izango du. Hala ere, Tenerifek ezustekoa ematea nahi ez badu orain arte egindako akatsetako asko zuzendu beharko ditu. Lehenik eta behin, intentsitate gehiagoz jokatu beharko du, orain arteko neurketetan kemenik gabe aritu baitira minutu luzez. Bestalde, defentsan orain arte erakutsi ez duten segurtasunez aritu beharko dira. Behin segurtasun hori lortuta, aurreko jokalariek lasaitasun gehiagorekin eta presio gutxiagorekin jokatuko dute, eta taldeak eskertuko du. Ez da txantxetako gauza, galdu ezkero jaitsiera postuetan izango baitira. Jokalarien eskuetan dago zaletuak gozarazi edo sufriaraztea.

DEIALDIAK

Osasuna: Oraindik ez da argitaratu.

Tenerife: Igor Arnáez, Hugo Álvarez, Albizua, Vitolo, Guarrotxena, Cristo Martín, Suso, Maxi, Uli Dávila, Roberto, Carlos Ruiz, Aitor Sanz, Javi Moyano, Ricardo León, Ifran, Raúl Cámara, Rivero eta Carlos Abad-Hernández.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s