Kutz Proiektua: Osasunarekin konprometiturik

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

1920 arte egingo dugu denboran atzera, 1920ko Iruñeara zehazki. Osasuna sortu zeneko istorioaren esentzia baitago Kutz Proiektuaren atzean. Nekaezintasuna, borroka eta grinaren istoriorioa da honako hau. Iruñerrian futbola maitatzen zutenen borroka. 1920ko urriko asteazken batean Kafe Kutz izeneko Iruñeako kafetegian errealitate bihurtu zen ametsa, Osasuna deiturikoa, iruindar eta nafar guztiona.

IMG_0001

Iruñerriko zenbait futbol taldeen desagertzearen aurrean, iruindarrez osatutako pertsona talde batek egoerari konponbidea ezartzea erabaki zuten, iruñean futbola ikusi nahi bazen behintzat. Desegin ziren kirol erakunde eta zaleen multzo baten artean Sociedad Deportiva sortu zen. Diru bilketa bati esker talde bat martxan jartzeko beharrezkoa zen materiala erostea lortu zen, talde hark militarrez osaturiko talde baten kontra jokatzeko beharrezkoak ziren baldintzak.

Hala ere, ez zen hain erreza izan futbol erakunde sendo eta osasuntsu bat sortzea. Sociedad Deportiva osatzen zutenen artean sortu ziren arazoen ondoren erakundearen zatiketa prozesua martxan jarri zen. Sociedad Deportivaren alde egin zuen talde batek. Beste batek, ordea, New Club delakoa sortu zuen. Beranduago, ordea, anaiak ziren erakunde hauen bat egite prozesua abiatu zen.

Erakunde bakoitzak hiru pertsonez osatutako batzordea osatu zuen beste erakundearekin bat egiteko prozesuaren bilerak gauzatu zitzan. Bileretan ez zen aparteko arazorik egon, eta beraz, 1920ko urriko asteazken batean, Kutz kafetegian Osasuna sortu zen.

Kutz Proiektua

2013-2014 bitartean ezagutu zen benetan C.A.Osasuna erakundak bizi zuen egoera larria. Zorrengandik itotako entitatea izatea, presidentetzarako hautagaitzarik ez egotea eta haustura nagusi den taldearen bridak eramaten dituen Kudeaketa Batzordea izan ziren Kutz Proiektua sortzeko denotzailea.

kftaza

Bazkideena den erakundea bazkideek zuzentzea, Osasuna egoera itogarritik ateratzea eta  azken urteotan faltan izan dugun gardentasuna nagusi  izatea dute helburu Kutz Proiektuko sortzaileek. Sare sozialetan hasi zena errealitate bilakatu zen proiektuaren lehen bileran non 70 bat bazkide eta ez bazkide bildu ziren. Osasuna sortu zeneko istorioa gogotara ekartzea da helburua, 1920ko iruñerriko jende multzo batek eginiko lana eredu izanda taldea egoera latz honetatik ateratzea. Berriro ere, jendearen esku dago eta kasu honetan bazkide eta osasunaren jarraitzaile direnen esku dago.

Asteroko bileretan parte hartzera deituta daude bazkide eta ez bazkideak, egoerari aurre egiteko ideiak eta proposamenak eman eta horiek gauzatzeko nahia dutenen abagunea da. Osasunaren kontrola benetan bazkideen esku egotea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s