Ikusmiran|Alcorcon-Osasuna

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Atal honek lotura zuzena du gure Hitzometroarekin. Astebururo egin ditugun hitzometroak hizpide, hobetzeko beharra daukan eta, bestalde, hobekuntza eman duen jokalari bat jarriko ditugu gure ikusmiran. Hortaz landa, orain arteko jokalarien puntuazio bataz bestekoak emanen dizkizuegu.

HOBETU BEHARRA…

Aste honetako gure protagonista negatiboa Roberto Torres da. Egia esan, azken jardunaldian jokalariek eman zuten maila ikusita zaila izan da gure atal honetarako jokalari bakarra hautatzea. Askoz ere gehiago espero da Arreko jokalariarengandik denboraldia hasi denetik, taldearen erreferentzia eraman behar duen gizona bera baita. Puñal handiak utzitako 10a garbi zegoen Roberto Torres-en eskuetan geratuko zela, harrobikoa, gaztea, nafarra eta jokalari bikaina. Zure taldean nahi dituzun jokalari horietakoak, are gehiago bigarren maila batean jokatzean. Dena den, hitzak haizeak eramaten ditu eta jokalari apartaren izena zelaian  demostratu egin behar da, Mallorkako partidua salbuespen, Roberto Torresek denboraldi honetan oraindik lortu ez duena. Alcorconen, denboraldiko fase gehienetan bezalaxe, deskonektaturik  eta intentsitate faltarekin ikusi dugu. Jokoan sartu ezinda eta baloia lortzen duenean ere ez da kapaza izan duen maila erakusteko. Jokoan gutxi sartzen da eta sartu izan denean presatsu ikusi dugu baloia erraz galduz.

AURRERAPEN EGOKIA…

Ez zen bere partidu onena izan, baina Nino berriro ere taldeko onena izan zen berdegunean. Taldearen beharra ikusita -are gehiago bi jokalari gutxirekin- jokalari aurreratuenaren erreferentzia alde batera utzi eta erdira jaitsiera etengabeak egiten zituen baloiaren zirkulazioan lan eskerga handia eginez. Hontaz aparte, Nino asteko protagonistatzat azpimarratu nahi izan dugu azken bi denboraldiekin alderatuta aurten erakusten den maila erabat ezberdina delako. Aurten bere goleatzaile sena eskuratu du eta horrez gain lanerako zuen prestutasun hori areagotu egin du. Horrelako jokalariak behar ditu osasunak, lana egiten duten goleatzaileak. Manu Onwuk asko dauka berarengandik ikasteko.

BATEZ BESTEKO PUNTUAZIOAK

Alcorcongo partidua eta gero sailkapena aldatu egin da. Talde osoaren itxura txarrak Ninorengan eragina izan du lehenengo postutik hirugarrenera jaitsiaraziz. Lehenengo postuetan Raoul Loe  eta Cedrick aurkitzen- aste honetan ez dute jolastu-  ditugun bitartean azken postuetan Miguel Flaño, Santamaria, Unai Garcia eta Cadamuro ditugu.

Saiakapen honetan hitzometroan emandako puntuazioak hartzen dira kontuan, batez bestekoa eginez. Ez da kontuan hartzen jokalari bakoitzak jokatu duen partidu kopurua.

1- RAOUL LOE 7,3

2- CEDRICK 6,7

18- MIGUEL FLAÑO 3,15

19- CADAMURO & SANTAMARIA & U.GARCIA 3

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s