Hitzometroa| Alcorcon-Osasuna

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Suspentso orokorra Osasunako jokalarientzat. Aitzakiarik gabeko porrota jaso zuten Santo Domingon. Lerro guztietan makal ibili ziren, bereziki defentsan. Atzeko jokalaiak burua altxa ezinik dabiltza, aurkariaren gerturaketa bakoitza gol aukera bilakatuz. Aurreko jokalariak ere ezinean ibili ziren atzoko neurketan, baloia mugitzeko arazo handiak erakutsiz. Alcorconek presio handia egin zuen, eta horren ondorioz Urbanen jokalariak kontrol eta paseetan kamuts ibili ziren. Atzokoan Onwu izan zen jokalaririk aurreratuena, baina ez zuen Alcorconeko atezainari arazoak sortzerik lortu, defentsen aurka behin eta berriz talka eginez. Partida oso pobrea, Osasunaren gainbeheraren erakusgarri.

Featured image

Jan Urban

3| Taldeak, berriz ere, akats defentsibo larriak egin zituen hasiera hasieratik. Atzoko partidarako taldeko jokalaririk onentsuenetakoak ez zituen eskuragarri, baina zituen jokalariekin gehiago egin zezakeen. Taldeari intentsitatea falta izan zitzaion.

Santamaria

3| Lehenengo golean ezin izan zuen ezer gehiago egin. Bigarrenean, ostera, ez zen baloia gelditzen saiatu ere egin.

Javier Flaño

2| Taldea jokalari bat gutxiagorekin utzi zuen jokaldi txatxu baten ostean. Ez zuen zertan aurkaria bultzatu. Buru hotzagoz jokatu behar da.

Echaide

3| Bigarrenez jarraian hasierako hamaikakoan, ezin izan zion sendotasunik eman defentsa lerroari. Lehenengo golean David Rodriguez bakar bakarrik utzi zuten berak eta Miguel Flañok.

Miguel Flaño

3| Hasierako hamaikakoan jarraitzearen arrazoi bakarra bere posizioan beste inor ez egotea da. Lehenengo golean David Rodriguez bakarrik utzi zuen, eta bigarrenean leunegi ibili zen. Burumakur.

Unai Garcia

3| Ezker hegala ez da bere lekua, eta atzo agerian utzi zuen. Aurkaria hegaletik errazegi sartu zen zenbait jokalditan (adibidez, lehenengo golean).  

De las Cuevas

3| Baja kopuru handiarengatik zelai erdian aritu behar izan zen, Merinorekin batera. Gainontzekoek bezala, baloiarekin ez zuen zehaztasunik izan. Bigarren zatian bigarren txartel horia ikusi zuen, sarrera gogor bat egin ostean. Bere mailatik urrun.

Merino

4| Ezinean. Alcorconeko presioak min handia egin zion. Baloia mugitzeko zailtasunak izan zituen.

Sisi

3| Taldea bezala, goitik behera doa. Denboraldi hasiera ona izan zuen, baina jokatutako azkeneko neurketetan oso gaizki ibili da. Kontrol txar ugari, bat batekoan trakets.

Roberto Torres

3| 10a  soinean eramatearen erantzukizuna ez du oraindik bere gain hartu. Intentsitaterik gabe, minutu askotan partidatik kanpo ibili zen.

Nino

4| Berriz ere saiatuenetarikoa izan zen. Korrika asko egin zuen, baina kontrako atetik urrunegi egonda, ezin izan zuen arriskurik sortu.

Onwu

3| Astean zehar minutu gutxi jokatzeaz kexatu zen. Atzo 90 minutuak jokatu zituen, baina ez zuen ezertxo ere egin. Ez du lehenengo taldean egoteko moduko mailarik.

Maikel Mesa

N.G. (Notarik Gabe)| Jadanik partida erabakita zegoenean sartu zen.

Jose Garcia

N.G. (Notarik Gabe)| Bost minutu eskasetan ezin izan zuen gauza askorik erakutsi.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s