Alcorcon-Osasuna: Urbanen arbelari so

Iñaki Berastegi Goikoetxea ( @IBerastegi)

Larunbata 18:15/Santo Domingo/ La Sexta

Deialdiak

Osasuna: Riesgo, Santamaria, J.Flaño, M. Flaño, Echaide, Unai Garcia, De Frutos, De las Cuevas, Roberto Torres, Sisi, Maikel Mesa, Merino, David Garcia, Olavide, Jose Garcia, Nino, Onwu eta Kodro. Entrenatzailea: Jan Urban

Alcorcon: [ Deialdia ateratakoan eguneratuko da] Entrenatzailea: Jose Bordalas

Epailea: Sagues Oscoz

Ustezko hamaikakoak

ALCOSAOSAALC

Nahi eta ezin, noraezean. Osasunak bizi duen egoera definitzeko esaldi posible askotariko bat da. Galduta aurkitzen da talde nafarra  “berria” zaion kategoria hontan, erabat galduta azken bi jardunaldiei soilik helduko bagenie.  Gotorleku izan beharko luken Sadar futbol zelaiak estatus hori galdu duenaren sentsazioa dute zaleek. Ezta ez zaleek gutxiago animatzen dutelako, zaleak inoiz baino babes gehiago erakutsi baitiote talde eta klubari bigarren mailan egon arre. Ez zen gutxiago espero zale gorritxoengandik. Taldeak transmititzen duen sentsazio nabariena ahultasuna, hauskortasuna da. Atzean utzi dugu golak sartzeko zailtasunak zituen eta defentsan lan ona egiten zuen Osasuna, sartzen diren mitoak ateratzen direnengatik. Gora egitekotan defentsan lan franko egin beharra dago eta dauka Jan Urbanek, azken finean jolastu jokalariek egiten dute baina berak aukeratzen du nor zelairatu eta nor ez.

Jardunaldiak aurrera postuetan atzeraka. 14.postuan eta 8 punturekin helduko dio Osasunak zortzigarren jardunaldi honi. Gol gehien egin dituen bigarren taldea den bitartean – Las Palmas da lehena- gol gehien jaso dituen sailkapenean bigarren aurkitzen dugu  azken postuan dagoen Mallorkaren atzetik soilik.  Alcorcon osasuna baino postu bat gorago aurkitzen dugu sailkapen orokorrean  bederatzi puntu patrikan dituela.

Osasuna Racing-en kontra huts eta bi galtzetik (Juanpe x2) datorren bitartean, Alcorconek ere Huelva bi eta bat galdu zuen Rekreatiboren aurka.  Iruñean, Urbanek Lotiesen ordez Echaide zelairatu zuen eta jokalari nafarra defentsen artean onena izan zen. Hala eta guztiz ere, Racing-ek merezitako garaipena eskuratu zuen. Nahiz eta osasunak abagune garbi pare bat izan ( Onwuren huts garbi bat eta langara joan zen Cadamuroren jaurtiketa) arren Racing nagusi izan zen berdegunean. Konek pare bat abagune izan zituen, Morenok langara ere bidali zuen urruneko jaurtiketa bat baina Juanpe atzelaria izan zen Riesgoren atea bi aldiz zulatu zuen bakarra. Defentsa gorritxoak eta Asier Riesgok -bigarren gola atezainaren huts ikaragarria izan zen- egindako akatsak bikain baliatu zituzten Santanderrekoek. Defentsa horrekin zail izango da partiduak irabaztea. Osasunak behin baino ez du bisitatu Alcorconeko Santo Domingo futbol zelaia, 1985-1986 denboraldiko errege kopan izan zen zehazki. Osasunak huts eta bat irabazi zuen Alcorconen eta ondoren Iruñean 5-0ekoa izan zen markagailua.

Alcorconen porrota, ordea, guztiz bestelakoa izan zen. Lan eskerga handia egin ostean eta jokuaren kontrola eramanagatik ere Huelvako taldearen aurrera oso gutxitan iritsi ziren Bordalasen jokalariak. Rekreatibok ez zuen aparteko jokorik erakutsi, baina bikain baliatu zituen bi falta jaurtiketa euren neurketako bi golak sartzeko, biak lehen zatian. Bordalasek atsedenean aldaketa pare bat egin zituen partidua iraultzeko. Mayor-ek oparia 69. Minutuan lortu zuen, bazirudielarik Alcorconek neurketa berdindu zezakeela. Alta, Rekreatibo sendo ibili zen defentsa eta partidua erabakitzeko zenbait abagune huts egin zituen.

Gaztetasunez beteriko deialdia

Osausna

Nekounam, Ansarifard, Loe, Loties, Oier, Cedrick eta Cadamuro ez ditu Urbanek bere esanetara edukiko 8.jardunaldi honetan. Loties eta Oier min hartuta gainontzekoak euren selekzioek deituta daude, bigarren maila ez baita geratzen selekzioak daudenean. De Frutos eta Olavide dira entrenatzaile poloniarraren deialdian berritasunak, eta horiekin batera jada beste zenbait alditan deituak izan diren Jose Garcia, Unai Garcia, Kodro, Mesa eta taldean garrantzia hartzen den Merino ere badago. Urbanen arbela ordea kezkez betea dator aste hontan: Echaidek lehenengo jardunaldietan atzelariko hegal bezala maila onik ez zuen eman. Aldiz, zentral modura maila egokia erakutsi zuen. Cadamuroren hutsunea betetzeko Echaide eta J.Flaño izan litezke hamaikakoan David Garcia eta M.Flañorekin batera. Euskarri lanetan merino nork lagundu duen ikusteke dago, Mesa izan liteke  baina Urbanen aburuz esperientzia falta duen bikotea izan liteke. Aurrealdean ohikoek jokatuko dute Cedricken ordez Sisi zelairatuz. Ikusteke dago Santamariak Riesgo ordeztuko duen.

7. Jardunaldiko laburpenak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s