Ikusmiran| Osasuna-Racing

Iñaki Berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Estreinatuko dugun atal honek lotura zuzena du gure Hitzometroarekin. Astebururo egin ditugun hitzometroak hizpide, hobetzeko beharra daukan eta, bestalde, hobekuntza eman duen jokalari bat jarriko ditugu gure ikusmiran. Hortaz landa, orain arteko jokalarien puntuazio bataz bestekoak emanen dizkizuegu.

HOBETU BEHARRA…

Jan Urban dugu protagonista gure estreinako Ikusmiran atalean. Entrenatzaile poloniarra, ordea, protagonista da taldeak eman duen irudi txarraren erantzule zuzena delako. Jokatu jokalariek egiten dute baina jokalariak zelaian entrenatzaileak jartzen ditu, edo hala izan beharko luke. Azken hiru neurketetan taldea oso trakets ibili da defentsa lanetan eta Urbanek aste barruan egindako lanek eta hamaikakoan sartu dituen aldaketek ez dute panorama aldatu. Azpimarratzekoak dira Asier Riesgo eta Cadamuro hamaikakoan mantentzearen erabakiak. Atezain gipuzkoarra eta argeliako atzelaria zaleen jomugan egon dira azken  norgehiagoketan erakutsi duten maila kaxkarra dela eta.  Roberto Santamariak aukera bat merezi du ez baita gai izan duen maila erakusteko, hala ere ez du ematen Urban prest dagoenik ez bera ez Cadamuro hamaikakotik ateratzeko. Azken hiru neurketen ostean lan handia egin beharko du Urbanek defentsan dituzten zailtasunak konpondu nahi baditu.

AURRERAPEN EGOKIA…

Ion Echaide da azken neurketako alde positibo bakarra. Loties min hartuta dagoela baliatuz, larunbatean hamaikakora itzuli zen atzelari nafarra. Kasu honetan zentral modura aritu zen – aurreko norgehiagoketan eskuin hegaleko atzelari modura aritu zen- eta defentsako jokalari onena izan zen, hondamenetik salbatu zen gutxietako bat. Echaide berak azaldu bezala, erosoago sentitzen da zentral modura jokatuz hegal batean defentsa lanean aritu baino. Alavesen aurka partidu kaxkarra egin ondoren – penalti inozoa egin eta atsedenaldian Urbanek aldatu egin zuen-  kritika mordoa jaso zuen. Azken partiduaren ostean, ordea, bere gaineko iritzia aldatu da eta  Lotiesen postua betetzeko jokalari aproposa dela dirudi.

BATEZ BESTEKO PUNTUAZIOAK

Egindako hiru Hitzometroak kontuan hartuta, lehenengo postuetan Nino eta Raoul Loe aurkitzen ditugun bitartean azken postuetan Riesgo, Miguel Flaño eta Cadamuro ditugu.

1- NINO 7,7

2- RAOUL LOE 7,3

18- ASIER RIESGO & MIGUEL FLAÑO 3,6

19-LIASSINE CADAMURO 3

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s