Hitzometroa| Osasuna-Racing

Eñaut Agirrebengoa (@Elspipi)

Neurketa eskasa osatu zuten Urbanen mutilek, bereziki defentsa lanetan. Azken bi jardunaldietan baino sendoago ibili ziren, baina geldikako jokaldietan ez ziren baloia behar bezala aldaratzeko gai izan. Erdilariek ez zioten taldeari behar zuen erritmorik eman (bereziki bigarren zatian), eta Ninoren atzetik jokatu zuten hirurek ez zuten asmatu Racingen defentsa zulatzen. Almeriarra, bere aldetik, oso lehiakor ibili zen, baina baloi oso gutxi iritsi zitzaizkion. Gorritxoek orain arteko partidarik txarrenetakoa jokatu zutela esan daiteke.

Featured image

Jan Urban

3| Beste behin ere bere taldeak akats defentsibo larriak egin zituen. Aldaketetan oso ausart jokatu zuen, baina ez zitzaion nahi bezala atera, berdegunera sartu zirenek ezer gutxi egin baitzuten.

Riesgo

2| Orain arte segurtasunik erakutsi gabe zebilen, baina akats larririk egin gabe. Atzoko partiduan, ordea, segurtasun falta horri bigarren goleko huts nabarmena gehitu behar zaio. Santamaria ate joka dabil.

Javier Flaño

4|Partida grisa osatu zuen iruindarrak. Erasora ez zen horren ohikoa duen bizitasunez igo, eta defentsa lanetan nahiko ahul ibili zen (lehenengo golean baloia baldarki aldaratu zuen).  

Echaide

5| Ez zirudien partida erraza izango zenik berarentzat, aurrez aurre Kone izango baitzuen. Azkenean, ordea, defentsako laukoteko gizonik aipagarriena izan zen. Bigarren zatian baloi galera batzuk izan zituen, baina nahiko sendo ibili zen. Garbi utzi zuen bere lekua defentsako erdigunea dela.

Miguel Flaño

4| Bere mailaz oso azpitik dabil kapitaina. Erdiraketa bat areara zuzentzen den bakoitzean segurtasun eza handia erakusten du.

Cadamuro

4|Defentsan pasa den jardunaldietan baino hobexeago ibili zen arren, baloi erraz gehiegi galdu zituen. Lekua hartu ezinik dabil argeliarra. Banakoa sartzear egon zen, areaz kanpotik baloia langara jaurti ostean.

Raoul Loe

6| Lehenengo zatian bigarrenean baino hobe ibili zen. Baloia kentzeko lanetan ondo ibili zen, beti bezala, baina bigarren zatian baloiarekin nahiko trakets ibili zen.

Merino

5| Ez zuen beste egunetako dizdirarik erakutsi. Pase honenbat eman zuen, baina ez zion taldeari erritmorik eman. Hala ere, ilusio handia sortzen duen jokalari bat da.

De las Cuevas

5| Irregular, beti bezala. Jokoan sartzen denean taldeak asko eskertzen du, baina minutu gehiegi ematen ditu partidatik kanpo.

Roberto Torres

4| Lehenengo zatian jokoan zertxobait sartu zen; bigarren zatian guztiz desagertu zen. Urbanek 62.minutuan aldatu zuen. Horrela jarraitzen badu, hamaikakoan beste jokalariren  bat jarri beharko luke poloniarrak.

Cedrick

6| Osasunako jokalaririk saiatuena izan zen Ninorekin batera. Bat batekoan oso desorekagarria izan zen beste behin ere. Areara sartualdi arriskutsuak egin zituen.

Nino

6| Partida oso zaila izan zen berarentzat. Korrika asko egin zuen, baina area ingurura ez zitzaion baloirik iritsi. Baloia ikutzeko zelai erdira jaitsi behar izan zen.

Ansarifard

4| Ligan bere debuta zen neurketan gauza gutxi erakutsi zuen iraniarrak. Berdegunera sartu eta lehenengo minutuetan kementsu ibili zen, eta penalti bat sortzear egon zen, baina ondoren partidatik desagertu zen.

Onwu

3| Eskuin hegalean jarri zuen Urbanek, bere abiaduraz balia zedin, baina Racingeko defentsari ez zion inongo minik eragin. Azken minutuan dena alde zuela baloia kanpora bidali zuen.

Sisi

N.G. (Notarik Gabe)| Hamar minutu eskasetan ezin izan zuen gauza askorik erakutsi.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s