Osasuna-Racing: defentsa jomugan

Iñaki berastegi Goikoetxea (@IBerastegi)

Larunbata 18:15/Sadar/La Sexta

Deialdiak

Osasuna:Asier Riesgo y Santamaría, Javier Flaño, Cadamuro, Miguel Flaño, Echaide, Unai García , David Garcia, Nekounam, De las Cuevas, Roberto Torres, Sisinio, Cedrick, Raoul Loé, Mikel Merino, Nino, Manu Onwu y Ansarifard. Entrenatzailea: Jan Urban

Racing: Mario fernandez, Raul Fernandez-Cavada, Francis, Orfila, Samuel, Juanpe, Bernardo, Iñaki, Saul, Javi Soria, Borja Granero, Ivan Moreno, Alvaro Garcia, Miguelez, Mariano, Kone, Concha eta Fede San Emeterio.  Entrenatzailea: Francisco Fernandez

Epailea: Areces Franco (Asturias)

Ustezko hamaikakoak:

OSARACRACOSA

Jada zazpigarren jardunaldira iritsi bagara ere, kantabriarrak eta nafarrak  oraindik taldea eraikitzeko fasean murgilduta daudela sumatzen dugu. Santanderreko Racing denboraldia hasi zenetik bizi izan duen aste lasaienean dator, Rekreatibori  Sardinero futbol zelaian hiru eta hutsekoa sartu eta gero. Kantabriarren denboraldiko lehen garaipena izan zen, airea hartzeko zirrikitua. Lau punturekin 19. postuan ( jaitsiera postuetan dago) dator Iruñeara talde kantabriarra, oroitzapen onak ekartzen dizkien Sadar zelaira. Iruñeara egin dituzten azken bederatzi bidaietatik zazpi aldiz  lortu dute garaipena.

Osasuna 13.postuan  aurkitzen dugu, hiru puntu eskasekin. Eskasak lehenengo mailara igotzea espero duen talde batentzat. Seguruenik denboraldiko momentu zailenaren aurrean aurkitzen da talde gorritxoa Lugoren aurka lau eta hiru galdu ostean. Lugo eta Mallorkaren aurkako partiduak norgehiagoka ikaragarriak izan dira, emozioz beteak, entrenatzaileei gustatzen ez zaizkien lehia horietakoak. Bederatzi gol sartu ditu bi jardunaldi horietan baina zortzi jaso ere. Aurrelariek irudi ona eman duten bitartean defentsa eta atezainaren itxura kaxkarra izan da, oso kaxkarra. Mallorkaren aurka defentsa arazo garbiak ikusi ondoren Urbanek hitzeman zuen atzealdean zituen zailtasunak aste barruko entrenamenduetan konpontzen saiatuko zela. Egindako lan teoriko horrek ez zuen fruiturik eman eta defentsak galizian irudi are okerragoa eman zuen, batik bat Errealak utzitako Cadamuro  ezker-hegaleko atzelariak. Jakina da atzelariak soilik ez direla aritu behar defentsa lanetan, erdilariak eta hegaletako jokalariek ere lan eskerga handia egin behar dute. Lugoren aurkako partidua ez zen bete premisa hori. Atzelariez gain, Nekounam ere nahiko trakets ikusi ahal izan genuen eta horri Asier Riesgoren egoera gehitu behar zaio, beti goletan zerbait gehiago egin zezakeenaren sentsazioa uzten baitu zaleengan.

Raoul Loe eta Nino izan ziren Lugoren aurkako neurketan fin ibili ziren jokalari bakarrak. Defentsako onena beste behin Javier Flaño izan zen.

Kone eta kontratuaren ez-betetzea

Aski ezaguna da Kone eta Osasunaren arteko kasua. Larunbatean jokatuko den neurketako interes guneetako bat izango da ziur asko Racing-eko jokalaria. 2014ko  Urtarrilean Osasunak erabat itxi zuen Kone aurrelariaren fitxaketa 2014/2015 denboraldiari begira. Javi Graciaren gidaritzapean Osasunak puntu dezente lortu zituen eta bigarren mailarako jaitsiera postuetatik zertxobait aldendu zen. Denboraldi amaieran bigarren mailara jaitsi eta gero Racing-ek bigarren mailara igotzea lortu zuen. Konek osasunarekin zuen kontratua hautsi eta Santanderren jarraitzea erabaki zuen. Osasunak auzitegietara eraman zuen kasua baina epaileak Kone eta Racing-i arrazoia eman zion. Kasua, ordea, ez da bere horretan amaitu. Aste hontan jakin izan dugu Osasuna berriz ere  Kone eta Racing-en aurkako demanda prestatzen ari dela kontratua ez betetzeagatik. Osasunak ezarriko duen demandan zehaztu ez badu ere kalte ordainak pagatzera behartu nahi du Santanderreko taldea, 12 milioi eurora iritsi daitezken kalte ordainak, zehazki.

Loties eta ordezkapenaren borroka 

Lugoren aurkako partiduko jokaldi tamalgarri batean akilesen zaina erabat apurtu ondoren Marseillako Juge klinikan egin dio ebakuntza Richelme doktoreak. Ebakuntza ongi joan da eta hurrengo orduetan jasoko du alta Martinikako jokalariak. Egoera horretan eta Oierren lesioa gehituta, LPF-k baimena  eman dio osasunari fitxaketa bat egin dezan. Urbanek prentsaurrekoan adierazi duenez oraindik ez dago zehaztuta nor etorriko den norbait fitxatzekotan. Bien bitartean ordezkapenaren borrokari ekin diote, frantziako atzelaria ordezkatzeko borroka. David Garcia, Unai Garcia eta Echaide sartu dabiltza borrokan hutsik dagoen postu hori bete nahian. Urbanek zalantzak ditu oraindik ere baina dirudienez David Garcia, Alavesen aurka bezalaxe, irten daiteke hasierako hamaikakoan. Beste aukera bat Cadamuro zentral modura jartzea izango litzateke, Echaide eskuin hegaleko atzelari ezarri Javier Flaño ezkerrera mugituaraziz, baina indar gutxi duen teoria da.

Merino eta Sisi deialdira itzuli dira eta Ansarifard-ek ere lekua lortu du jardunaldi hontan.

6. Jardunaldiko laburpenak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s