Hitzometroa| Lugo-Osasuna

Eñaut Agirrebengoa (@elspipi)

Orokorrean partidu kaxkarra egin zuten Osasunako jokalariek, bereziki atzeko lerrokoek. Lugoren gerturaketa bakoitzean sufritu zuten. Erdiko lerroan, denetarik izan zen. Raoul Loe, berriz ere, oso fin ibili zen. Nekounamek, ordea, erdipurdiko neurketa egin zuen. Iraniarrari oraindik dezente falta zaio taldearen pisu guztia bere gain hartzeko. Bestelakoan, Nino izan zen jokalaririk azpimarragarriena. Gorritxoen hiru goletatik bi egin zituen Almeriako jokalariak.

Jan Urban

4| Astean zehar adierazi zuen Mallorcaren aurka egin ziren akatsak zuzentzen saiatuko zela, baina Lugoren aurkako partidan taldeak gabezia berberak erakutsi zituen. Taldea irabazten zihoanean aldaketak egin zituen, baina zelairatutako jokalariek ez zioten taldeari askorik lagundu.

Riesgo

5| Lugoren goletan ezin zaio errurik bota. Ez zuen nabarmentzeko geldiketarik egin. Bere mailako atezain bati zertxobait gehiago eskatzen zaio.

Javier Flaño

6| Beste behin ere, defentsako jokalarien artean onena izan zen. Lehenengo zatian nahiko urduri agertu zen, baina bigarren zatian hobexeago aritu zen. Ninok sartutako golean berak eman zuen azken pasea.

Loties

4| Ez zuen segurtasunik transmititu. Zoritxarreko jokaldi batean Akilesen zaina hautsi zuen.

Miguel Flaño

3| Oso pattal ibili zen iruindarra. Baloi altuetan asko sufritu zuen, eta atzekaldea ere errazegi aurkitu zioten. Asko dauka hobetzeko.

Cadamuro

2| Defentsen artean ahulena. Igo erraztasunez igotzen da, baina defentsa lanez guztiz ahazten da. Batzuetan badirudi Osasunak hiru defentsekin jokatzen duela.

Raoul Loe

8| Maila oso altuan dabil kamerundarra. Bigarrenez jarraian baloia sareetara bidali zuen. Defentsan ongi, baloiarekin zuzen. Taldearentzat ezinbestekoa.

Nekounam

4| Ez zen taldea jokarazteko gai izan, nahiz eta bere funtzio nagusia horixe bera izan. Asko falta zaio bere mailara iristeko.

De las Cuevas

4| Beste behin ere irregulartasunez jardun zen. Jokoan sartzen denean taldeak asko nabaritzen du, baina minutu askotan desagertu egiten da.

Roberto Torres

4| Partida nahiko ongi hasi zuen, lerro artean baloia ongi mugituz. Minutuak pasatu ahala, ordea, geroz eta gutxiago sartu zen jokoan.

Cedrick

5| Hiru bat jokaldi polit egin zituen, berriz ere bere abiaduraz baliatuz. Hala ere, ez zen inondik inora joan zen larunbatean bezain erabakigarria izan.

Nino

9| Norgehiagoka bikaina osatu zuen. Bi gol sartzeaz gain, presio lanetan indar hustu egin zen, eta askotan bere posizioa atzeratu zuen baloia mugiarazteko. Bigarren Maila da bere lekua.

Kenan Kodro

4| Hogei minutu baino gehiago izan zituen zeozer erakusteko, baina ez zen agertu ere egin.

Maikel Mesa

4| Nekounamen ordez sartu zen, baina ezin izan zion taldeari egonkortasunik eman. Zorte txarra dela medio baloia bere atean sartu zuen.

David garcia

N.G. (Notarik Gabe)| Lotiesen ordez sartu zen, honek min hartu ostean. Jokatu zituen minutuetan ez zen partidan sartu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s