Lugo-Osasuna: Goiko postuak harrapatu nahian

Iñaki Berastegi Goikoetxea / @IBerastegi

Larunbata 16:00/ Anxo Carro/ 13TV

Deialdiak

Osasuna:   Riesgo, Santamaria, J.Flaño, M.Flaño, Cadamuro, Loties, Nekounam, Raoul Loe, Cedrick, Nino, Jose Garcia, David Garcia, Kodro, Onwu, De Las Cuevas, Roberto Torres, Echaide eta Maikel Mesa. Entrenatzailea: Jan Urban.

Lugo: Dani Mallo, Jose Juan, De Coz, Dalmau, Pavon, Borja Gomez, Jon Garcia, Manu, De los Reyes, Alvaro Peña, David Ferreiro, Iago diaz, David Lopez, Jonathan Valle, Aganzo,  Luis Fernandez, Coronado, Pla eta Pedrosa. Entrenatzailea: Quique Setien.

Epailea: De La Fuente Ramos

Ustezko Hamaikakoak:

lugo osasunaosasuna lugo

Muturreko egoeretatik, egoera justu kontrakoetatik datoz biak ala biak. Bata, Osasuna, atzekaldean erraztasun handiak ematen dituen taldea da eta aldi berean, gola sartzeko erraztasuna aurkitu zuen azken jardunaldian. Bestea, Lugo, golarekin haserretuta dagoela ematen du.  Defentsa sendoaren irudiarekin ordezten du golak egiteko dituen zailtasun garbiak. Talde galiziarrak gol bakarra  lortu du ( Pita-k sartu zuen), Valladoliden aurkako garaipenean. Gol bakarra sartu eta hiru gol jaso ditu, Las Palmasen aurka galdutako partiduan (3-0). Gainontzeko hiru partiduak huts eta hutsean amaitu ditu. Osasunak, ordea, Mallorkaren aurkako partiduan lau gol jaso eta sei egin zituen. Beraz, jardunaldi  bakar batean Lugok bost jardunaldietan baino gol gehiago jaso ditu eta Lugok baino sei aldiz gol gehiago egin ditu.

Osasuna 8 punturekin iristen da seigarren jardunaldi honetara, bederatzigarren izanik  play-off postuak begiz jota ditu. Lugo, aldiz, 14. postuan da sei punturekin. Quique  Setienek zuzentzen duen taldeak irudi ona eman du azken urteotan, bigarren B mailara  eta bigarren A mailara igotzeko play off-ak lehiatu ondoren 2005/2006 urtean lehenik( Bigarren B mailara igo ziren) eta 2012. urtean bigarrenik Adelante ligara jauzi egin zuten. 2012/2013 denboraldi ona egin ostean, 13. postuan bukatu ezuten 54 puntu eginez. Play-off postuak  markatzen zituen Kordobatik ( ondoren lehen mailara igo zen taldea) zazpi puntu eskasetara gelditu zen.

Lugoko jokalaririk ezagunena David Lopez da seguruenik, Osasunan denboraldi pare bat maila onean ibili ondoren Athletik-era juaiza egin zuena. Aukera faltaren aurrean Ingalaterrako bigarren mailara eraman zuen bere futbola, Brighton-era zehazki. Orain, Espainian da berriz ere eta bere talde ohia izango du arerio asteburu honetan.

Aurreko jardunaldian Huelvako Rekreatibo izan zuen arerio Lugoko taldeak. Neurketa huts eta huts amaitu zen eta Lugoko jokalari eta zaleek ontzat jo zuten andaluzian lortutako puntua. Lehenengo zatian jaun eta jabe izan zen talde galiziarra, baina, ez zuen aukera garbi garbirik sortu. Pavonen burukada eta David Lopezen jaurtiketa  bat azpimarratu daitezke. Rekreatibo atzera bota zen eta ez zen aukerarik sortzeko gai izan. Bigarren zatian indarrak bparekatu ziren eta bi taldeek pare bat abagune izan zituzten falta jaurtiketetan. Huelvakoek partidua hobeto amaitu zuten eta norgehiagoka amaitzear zegoela talde bakoitzak abagune garbi bana izan zuen.

Osasunaren partidua eroa izan zen, bi defentsen huts egitez betea eta oparia lortu zuten erasoko jokaldiz betea. Mallorka aurreratu zen Marco Asensioren falta jaurtiketa bati esker. Gertu izan zuten balear uhartetakoek bigarren gola, baina, De Las Cuevasen gol batek banakoa jarri zuen markagailuan. Bigarren zatiaren hasieran Mallorkak bi gol sartu (Scepovikek lortu zituen) zituen oso denbora gutxian. Urbanek aldaketak egin zituen, eta baita  asmatu ere. Cedrick zelaian sartu izanak eta Osasunaren bultzadak, batik bat Torres eta Ninoren eskutik, markagailua iraultzea ekarri zuen,  6-3koa jarriz. Neurketa amaitzear zegoela Abdonek sei eta laukoa ezarri zuen. Valeri Karpinek, partido osteko prentsaurrekoan, lotsa sentitu zuela adierazi zuen. Bestalde, Urbanek taldearen grina eta jokalariek partidua inoiz galdutzat ez emateko sentsazio eman ziotela azpimarratu nahi izan zuen.

Kudeaketa batzordea notizi, beste behin

Haustura nabarmena eta kaltegarria Osasunarentzat. Batzorde kudeatzaileak 60.000ko aurrekontua darabil entitate gorritxoak daukan zorra kudeatzeko kontratatu dituen Del Burgo eta Chocarro  langileei ordaintzeko. 12.000 euro euren lanagatik eta beste 48.000 euro egindako lana egokia eta Osasunarentzat onuragarria izango balitz. Batzorde kudeatzaileko presidente Zabaletak adierazi duenez, Ibero eta Larrearen egitasmo propioa da, ez kudeaketa batzordearena bere osotasunean. Zabaletak ez premiazkotzat jo ditu Del Burgo eta Chocarroren kontratazioak, bere esanetan Osasunaren egituraren barruan ba omen daude lan hori egiteko behar adina ezagutza dituzten pertsonak. Dena den, haustura agerikoa eta kaltegarria da. Taldearengan eragin zuzenik izango duen ala ez hurrengo asteetan ikusiko dugu.

Hobetu beharra…

riesgo

Hobetu beharra dauka Asier Riesgok. Llagosteraren aurka taldeko onena izan ondoren, gipuzkoarrak ez zuen bere aurpegirik onena eman Mallorkaren aurkako partiduan. Atezain baten ezaugarririk garrantzitsuena, ate azpian kokatzeko eta geldituak egitea baino gehiago, taldeko kideei eta bereziki defentsari transmititzen dien segurtasuna eta lasaitasuna da. Mallorkaren aurkako neurketan Riesgo kamuts ibili zen Balearrak gerturatu ziren jokaldi gehienetan gola jaso baitzuen. Defentsak huts garbiak eginagatik ere, goletan gehiago egin zezakenaren sentsazioa utzi zuen atezain gorritxoak.

Aurrerapen egokia…

torres

Aurrerapen egokia eman du Roberto Torresek azken jardunaldi honetan. Denboraldi hasiera gogorra izan da Arre-ko jokalariarentzat,  Puñalen erretiroa eta Andres Fernandezen salmenta eta gero bera baita taldeko jokalari frankizia. Kalitate handiko jokalari gazte honek aurtengo denboraldia baliatu beharko du taldeko gidaritza bere eskuetan jartzeko . Ez zen fin ibili aurreko lau jardunaldietan, hori dela eta, Jose Garciak lekua kendu zion Llagosterako hasierako hamaikakoan. Sadarren, ordea, hamaikakora itzuli eta lehenengo zati txarra burutu zuen. Bigarren zatian errotik aldatu zuen lehenengoan utzitako irudia. Osasunaren eraso jokaldi gehinetan parte hartu zuen, bi gol eta asistentzia bat lortuz. Hirugarrena lortzeko zorian egon zen baina Miñok langara bidali zuen nafarraren jaurtiketa. Hala eta guztiz ere, hobetzeko asko dauka hurrengo jardunaldietan, Osasunak bere onena behar baitu goiko postuetan egoteko.

5.Jardunaldiko laburpenak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s