Hitzometroa| Osasuna-Mallorca

Eñaut Agirrebengoa (@elspipi)

Erasoko jokalariak orokorrean fin ibili ziren, bereziki Nino eta Cedrick. Lehenengoa behin eta berriz saiatu zen gola sartzen, eta erasoko jokaldietan protagonista izan zen; kongotarrak, bere aldetik, partidua goitik behera aldatu zuen, bere abiaduraz baliatuz. Erdilariak ere maila politean jardun ziren, baloia ongi mugituz eta behar zenean moztuz. Defentsako jokalariak, ordea, ez ziren horren fin ibili, bigarren zatian jasotako golak beraien akatsengatik etorri baitziren.

Jan Urban

7| Aldaketekin bete betean asmatu zuen, baina defentsa lanetan oraindik gauzak dauzka aldatzeko.

Riesgo

4| Atzo ez zuen berarengan ohikoa den segurtasunik erakutsi. Goletan ez zuen erru handirik izan,  baina zertxobait gehiago egin zezakeenaren sentsazioa utzi zuen.

Javier Flaño

7| Defentsako jokalarien artean onena izan zen. Atzean segurtasun handia erakutsi zuen, eta igotzerakoan ere ongi ibili zen. 85.minutuan gol eder bat sartu zuen, Roberto Torresen pase zehatz bati esker.

Loties

5| Frantziarra irregulartasunez jardun zen. Lehenengo zatian oso sendo ibili zen, baloi ugari moztuz, eta pare bat igoera ere egin zituen. Bigarren zatian, ordea, pattal ibili zen defentsa lanetan, erraztasun gehiegi emanez.

Miguel Flaño

4| Ez zen inondik inora nafarraren partidurik dizdiratsuena izan. Bigarren golean Scepovic bakar bakarrik utzi zuen. Datozen neurketetan hobetu beharra dauka, bestela defentsak asko sufrituko du.

Cadamuro

3| Atzealdea errazegi hartu zioten Mallorcako jokalariek. Erraztasunez igotzen da, eta erasoan jokalari arriskutsu bat dela esan daiteke, baina defentsan asko dauka hobetzeko. Defentsa lanak gehiago zaindu beharko ditu, bestela aulkira bueltatzeko arriskua dauka.

Raoul Loe

8| Kamerundarrak partidu oso egokia egin zuen. Baloiarekin oso trebea ez izanagatik ere, nahiko ongi mugitu zuen batetik bestera, eta beste behin erakutsi zuen baloia kentzeko lanetarako jokalari ezin aproposagoa dela . Berak jokatzen ez duenean, taldeak asko nabaritzen du.

Merino

6| Partiduan sartzea kosta zitzaion, baina behin baloia ukitzen hasi zenean zelai erdia bere egin zuen. Konfiantza hartzen doan heinean hobe jokatzen joango da. Maila handiko jokalaria da.

De las Cuevas

6| Banako gola egin zuen, baina asko dauka hobetzeko. Bere mailarik onenera iristeko dezente falta zaio. Partiduko zenbait fasetan oso aktiboki aritu zen, baina gero desagertu egin zen.

Roberto Torres

8| Ez da liga hasiera erraza izan iruindarrarentzat, baina azkenean atzo maila politean aritu zen. Lehenengo zatia ez zuen horren ona egin, baina bigarrenean jokalari onenetako bat izan zen, baloia sareetara bi aldiz bidaliz. Hirugarrena sartzetik gertu egon zen, baina baloia langara joan zitzaion.

Sisi

4| Kamuts ibili zen Albazeteko jokalari txikia. Aurreko lau jardunaldietan Osasunako jokalaririk aipagarrienetako bat izan da, baina atzo ez zitzaion ezer atera. Hala ere, gogotik saiatu zen presio lanetan.

Nino

8| Bigarren Mailan ezin hobe moldatzen den jokalari bat da, eta atzo berriz ere argi utzi zuen. Erasoko jokaldi askotan protagonista izan zen. Behin eta berriz saiatu zen gola sartzen, eta lau eta hirukoa berak egin zuen. Gainera, lehenengo golean berak eman zion pasea De las Cuevasi, eta hirugarrenean ere berak egin zuen jokaldia.

Cedrick

9| Berdegunera sartzean, neurketa guztiz aldatu zen. Baloia hartzen zuen bakoitzean arriskua sortzen zuen. Mollorcako defentsen amesgaiztoa izan zen. Bi gol pase eman zituen, eta bere korrikaldiekin zaleak aulkitik altxatu zituen. Horrela jarraitu ezkero, hasierako hamaikakoan sartuko da.

Nekounam

6| Merino gaztearengatik sartu zen, eta egonkortasun handia eman zion taldeari.

Kenan Kodro

N.G. (Notarik Gabe)| Jokatu zituen hamar minutuetan nahiko ongi ibili zen, 85.minutuan Javier Flañoren golarekin amaitu zen jokaldia berak hasiz.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s