Osasuna-Mallorka: Sentsazio onen bila

Iñaki Berastegi Goikoetxea/ @IBerastegi

Igandea 12.00/ Sadar

Deialdiak

Osasuna: Riesgo, J.Flaño, M.Flaño, Loties, Loe, Nekounam, Cadamuro, Jose Garcia, Kodro, Nino, De las Cuevas, R.Torres, Sisi, Santamaria, Echaide, Merino, Onwu, Cedrick  Entrenatzailea: Jan Urban.

Mallorka: Miño, Royo, Joao, Agus, Bustos, Scepovic, Saborit, Alex Vallejo, Markovic, Arana, Fofo, Pep Lluis, Marti, Truyols, Cendros, Coeff, Gulan, Marco Asensio eta Abdon. Pereira eta Cabrero baja izango dira. Entrenatzailea: Valeri Karpin.

Epailea: Lesma Lopez

Ustezko hamaikakoak:

atleti_campo_blancocamp

Bi taldeak goiko postuetan egotera behartuak daude. Mallorkako taldea joan zen urtean aurrekontu altuena zuen taldea da eta Osasuna, aldiz,  aurtengo bigarren aurrekontu altuena, Betisen atzetik soilik. Aurrekontuak aurrekontu, lau jardunaldi jokatu ondoren bi taldeak ez daude espero zuten postuetan. Osasuna bost punturekin hamabigarren da. Mallorka, ordea, 20. postuan aurkitzen dugu puntu bakar batekin.

Azken jardunaldiari dagokionez, Mallorkak etxean Huelvako Rekreatiboren aurka galdu zuen (1-2). Valeri Karpin entrenatzaileak aipatu zuenez, jokalariak ehuneko ehunean daude konprometiturik, ahal izan duten guztia egin dute lau jardunaldietan baina zortea ez omen dute lagun izan. Karpin urduri azaldu zen puntuak lortzeko taldeak dituen zailtasunekin. Osasunaren aurkako partidua gogor eta borroka handikoa bezala definitu nahi izan zuen.

Bestalde, Osasuna ere ez dator bere momentu onenean. Lehenengo bi jardunaldietan aurpegi ona erakutsi ondoren, taldearen mailak behera egin du Alavesen  (kopan eta ligan) eta Llagosterarem aurka jokatutako norgehiagoketan. Aurreko larunbatean, Palamosen, gauzak zail jarri zizkion Llagosterak talde nafarrari. Presio altua ezarri zuten Castillejorenek eta zirrikitu gutxi aurkitu ahal izan zituzten Urbanen jokalariek. Are gehiago, presio altua mantentzeaz gain, Llagosterak partidua kontrolpean izan zuen. Llagosterak bizpahiru aukera garbi izan zituen bitartean Osasunak ez zuen aukera handirik izan arerioen atera gerturatzeko. Garbiena Pi jokalariak izan zuen, baina Riesgo bikain aritu zen. Akaso norgehiagoka horretatik salbatu daitekeen bakarra defentsaren lana izan daiteke. Osasunako jokalarien artean onena Asier Riesgo atezaina izan zen. Urbanen aburuz, berdinketa justua izan zen.

Gauzak horrela, partidu hau bi taldeek sentsazio onak berreskuratzeko aukera paregabea izan daiteke. Sentsazio onak berreskuratzeaz gain, hiru puntuak lortzea ere oso garrantzitsua da Osasunarentzat, luzea eta gogorra izango den denboraldi honetan.

Osasunako ondorengo bost jokalariek gaur goizean doping kontrola pasatu dute: Torres, Santamaria, Echaide, Neokunam eta Nino.

Zelaitik kanpo haustura nabarmena

Aste garrantzitsua bizi izan du Osasunaren munduak. Zabaletak zuzentzen duen kudeaketa batzordeak lanean jarraitzeko onespena jaso zuen bazkideen partetik pasa den astelehenean ospatutako asanbladan. Gai asko jorratu  ziren bertan: kudeaketa batzordearen jarraipena, 83 milioiko zorraren xehetasunak, finantza txostenaren irakurketa, aurreko zuzendaritzen aurka hartu beharreko erabakiak eta abar.

Asteazkenean, jakin genuen uste genuena baina okerragoa zela kudeaketa batzordearen barnean zegoen kideen harteko haustura. Batzordearen presidente den Zabaletak azaldu duenez, Luis Iberok eta Angel Larreak zuzentzen omen dituzte orain Osasunaren inguruko gai guztiak, bera eta Zudaire baztertuak izan direlarik. Gauzak horrela, Zabaletak hurrengo egunetan dimititu dezake.

4. Jardunaldiko laburpenak

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s